Edukira joan

Paul Gustave Fischer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Gustave Fischer

Bizitza
JaiotzaKopenhage1860ko uztailaren 22a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaGentofte (en) Itzuli1934ko urtarrilaren 5a (73 urte)
Familia
AitaPhilip Fischer
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
(1876 - 1878)
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea, kartelgilea, eskultorea, marrazkilaria eta argazkilaria
Lantokia(k)Kopenhage
Influentziakinpresionismo
MugimenduaErrealismoa
Genero artistikoabiluzia
hiri-paisaia
erretratua

Musicbrainz: eb0ed8c0-8747-4880-a568-c4c33e2c045d Edit the value on Wikidata

Paul Gustave Fischer (Kopenhage, 1860ko uztailaren 22a - Gentofte, 1934ko maiatzaren 1a) Danimarkako margolari ospetsua izan zen. Bere lanak Errealismoan kokatu behar dira.

Jatorri judua zuen; haren familia lau belaundaldi lehenago Poloniatik Danimarkara joandako familia zen. Aita merkataria zen baina margolaritzarekiko zaletasuna zuen eta semeari erakutsi zion. Bere arte-ikasketak laburrak izan ziren, bi urte Kopenhageko Arte Ederren Errege Akademian. Lehenengo lanak hiriko paisaiak izan ziren.

1891tik 1895ra Parisen bizi izan zen. Horri esker bere paleta eta kromatismoa aberastu eta argitu egin zen.[1] 1890tik 1910ra, besteak beste, Eskandinavia, Italia eta Alemaniako paisaiak margotu zituen. Norvegia eta Suediako lagunek, bereziki Carl Larssonek, laguntza eta estima adierazi zioten.

Paisaietatik at, emakume biluzik erakusten zituzten margolanak egin zituen, gehienak itsasoarekin eta bainuarekin lotuta. Théophile Steinlen eta Henri de Toulouse-Lautrec] bidea karraituz, bestetik, afitxeak ere egin zituen.[2]

Urte haietan Danimarkako artean Laurits Tuxen margolaria zen nagusi. Fischerrek bere bizitzan ez zuen kritikaren onespena handia izan baina haren lanak oso ondo saltzen ziren. Fischer Tuxenen aurretik gertaera historiko batean jarri zen aurrean: Suediak subiranotasuna Norvegiari itzuli zion eta gertaera margotzeko Fischerrek Norvegiako erregearen enkargua jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Gustave Fischer Aldatu lotura Wikidatan